Ken Groupen proiektu bakoitzari azterketa eta aholkularitza pertsonalizatu batekin egiten diogu aurre. Munduko bost herrialdetan egoitzak izateak aukera ematen digu produkzio-ahalmen oso lehiakorra eskaintzeko, bai entrega-epeei dagokienez, bai piezen azken kalitateari dagokionez. Ezagutu gure zerbitzuak osagai metalikoen hornitzaile integral gisa.
Hiru hamarkada baino gehiago daramagu osagai metalikoak fabrikatzen, eta 5 herrialdetan egoitza edukiz nazioartean presentzia dugu. Horrek gure produkzio-ahalmena eta gure bezeroek egiten dugun lanarekin duten gogobetetze-maila bermatzen ditu. Osagai metalikoen hornitzaile integrala izanik, Ken Groupen zure zerbitzura jartzen ditugu esperientzia, diziplina anitzeko talde bat eta beti abangoardian dauden baliabideak.
Osagai metalikoen hornitzaile integral gisa, gure bezeroekin batera jardutea da gure lana, haien produktua ahalik eta gehien hobetzeko. Sektorea ondo ezagutzen dugu eta esperientzia handia dugu; horregatik, hornitzaile integral bihurtu gara, metalezko piezen edozein multzo fabrikatzeko gai dena, baita gure bezeroek behar duten edozein elementu komertzial fabrikatzeko ere.
Diseinua itxi ondoren, era guztietako osagai metalikoak produzitzen ditugu bermeekin, gure bezeroentzako marka zuriko tailer gisa lan eginez. Gure produkzio-ahalmenari nazioarteko partnerrak biltzen dituen berme-zerbitzu logistiko bat gehitu behar diogu; horrek aukera ematen digu piezak munduko edozein tokitan entregatzeko.